BCCCAP00000000000000000001802
koa al uan? Geienok, Elizakoak balira bezela artu genin Jauna. Eta askorentzat ala izango uan. Arratsean zeramazkitenak etziteken geia– go mezik entzun ta Jaunik artuko. Txakur ba– tzuk bezela, ez aitortzik, ez mezik, ez Jaun ar– tzerik etziteken izango. An geienak, zaarrak beñepin, gazte asko ere bai, igandero Jauna artzen zutenak izango itun. Iltzen ari zirala bazekiteken. Arrats artan gutako edozein erori zitekela ere bai. Askoren– tzat, Elizakoak itun, bada. Meza polliki-polliki aurrera zieken. Jaun artzerakoan, banakak geratu itun artu gabe. Alako apaltasunarekin begira zegon gure zai– tzalle batí, ukuitu zioken biotza, gero ikusiko degunez. Ikusgarria izan uan egun artako meza ta Jaun artzea. Kapellauak egin ziguken itzaldi otza ta kaxkarra, betiko bere politikan, milita– rrak gora ta gora. Bukatu zanean, bada, gure gosari legea egin ta gelako txukuntasunak bukatu genitunean, errenkan ikasle batzuk bezela ixilik, Don Beni– tok, barruko zaitzalleen buruak, eskuarekin ke– ñu eginta beregana deitu nioken. Izutu niñun. Oiek begitan artzea baño, obe likek batek bi tiro artzea. Ez ditek bizitzen utzi– ko. Beldurrak joan niñun, bada, zerbait nere aurka zuelakoan. Baña, nere zorionerako, ez uan ala. -Zu euskalduna izango zera, noski -galdetu zidaken. -Bai, jauna. Errenderi'koa. 141
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz