BCCCAP00000000000000000001802

gain au artzeko moldaketak egiten ari dituk. Aste au bukatu baño len, berena ditek Donosti. Guda nork irabaziko duen , zalla dek jakiten. Oraindik barruti asko ta erririk aundienak zeuz– katek artzeko. -Leku onean geratuko gaituk orduan. -Bai; deabruen atzaparretan. Pake-egillei Jainkoaren seme deitzen bazaie , gudazaleei za– lantzik gabe deabruaren seme deitu bearko. Erriko garbiketak egiten asten diranean , auek etziotek ezeri begiratuko. Sartzen diran aginta– riak, asko il eraziko dizkitek. Ori izango dek salatzalleen uzta . Gizon on ta mazalak badituk militarretan. Baña kontzientzi gabeko jendea ere ugari badek oien artean. Ezin ikusiak era– mango dizkik majiña bat erru gabeko gizon. Andregaiarengatik il eraziak ere izango dituk. Auzitako barrutiengatik ere bai. Zorrak ez or– daintzeagatik ere , ez nikek esango ezetzik. Kontzientzi gabeko gizonak ez ditek egokiera ori galduko. Militarrak, berriz, umeen antze– koak dituk: oso sinisberak. Salatua ez bada be– ren iritzikoa, an joango dek an kaz gora . Baña, alare , asko izango dituk beren eskuz mendekoa egingo dutenak. Espetxeratu ta agintarien be– rririk gabe , non ez dakitela, amaikatxok galdu bear dik. Ortarañokoxeko ezin ikusi.ta gorrotoa sartua zegok, len nai zutena egiten oituak zeu– den biotzetan. Badakik esaera zar ura: ibai naa– sia, arrantzaleen irabazia, esaten ditek erdaldu– nak. Amaika negar egingo dik Euskalerriak . Amaika malko ixil ixuriko dituk euskal sukal– deetan . Gudan dabiltzanak, gorroto gaitza zio- 14

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz