BCCCAP00000000000000000001802
-Orain munduak zear zabalduko dek Euska– lerrian gertatzen dana, len ere noski zabaldu xamarra egongo dek-eta. Zuek ere arraixkuan bizi zerate. Guk bi alako badaukagu ere, auek ez ditek iñor azitarako utziko, berena dutena besterik. Larunbata uan. Arratsaldean, patiotik sartu giñanean, lau bat apaiz etorri itun. Jesuitak, noski, denak. Iñork etzeukaken aien aurka zer esanik. Aiek denak jatorrak eta zuzenak itun. Kapellaua genin guretzat oker xamarra. Au la– runbatero egiten ziteken. Urrengo igande goi– zeko mezetan iñork Jauna artu nai bazuen ere, errextasunak jartzen zizkiguteken. Baña larun– bat ura ez uan, ordea, besteak bezelakoa. Arratseko gertaera aiek eta zaindariaren oiuak sekulako larritasuna sartu ziteken espetxera. Apaiz aiek sartzen ikusi zituztenean, bat bestea– ren atzetik, kapellauakin bost, goxoak jarri itun. Bazirudiken aien atzetik pusilladunak sar– tzeko beldurrak zeudela. -Au ere bai al degu? -zioken batek. -Au ez al dek, bada, larunbat guzietako martxa? Auek larunbat-arratsaldero emen ikus– ten dizkiagu. -Bai, motell, bai. Ni arritzen nauk . Ez al zekiten ilketa onen berri? -Gauza onik etzebilkitela bai. Baña beti iza– ten genin zeri eldua: etzituztela denak iltzera eramango edo: .. beti itxaropen pixarra. -Amabost egun auetan orrela ari dituk, ba– da. Ta, sinismenik badek, ez daukak aukera txarra ere kontzientzia garbitzeko. 139
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz