BCCCAP00000000000000000001802

-Deabruak aleenak! Mundua ezkero , ez dek olakorik gertatu --esan ziguken. -Bai, motell. Guda zibil edo matxiñadetan, beti egin izan dizkitek olakoak. Mendean artzen zituztenak larrutik pagatzen ziteken. -Ez nin, bada, nik olakorik uste: erria zu– zendu ta pakea jartzeko asmoan atera ziranak au egin bear zutenik. -Auen pakea ori dek. Erria ondo jarri ta zuzendu bearrean, enbarazoak kendu. II bere– kin ez daudenak. Beldurra sartu erriari, ixilik eta ukabilpean bizi dedin. Patioan ere ez uan besterik entzuten: -Urdeak aleenak! Lan ona ari ditek! Ni gauaz ateratzeko zoratzen negona! Uste gabeko edena izango uan neretzat. Lasai etxera joan bearrean, lotuta mendi aldera balaz iltzera era– matea. Nere anaiak ere gutxi gora-beera bazekite– ken. Alare , minberatuak geratu itun: -Au dek , au , azken¡i eman bear digutena! Nagusirik gabeko txakur ustel bat bezela , men– dira eraman ta an il. Nere lagun maitea ere goibel urbildu zitzai– daken: -Ez uan arrazoiaren paltik . Leku onera eka– rri gaitzitek. Errenderia'n maiz entzuten nin , ta ez dek neretzat uste gabekoa izan . Gure Iagun billau arek etziguk parra gaizki egingo . -Utziok pakean. Etorriko zaiok ari ere bere San Martin. Ez dik kontzientzia guk bezin Iasai eramango , ez. Zer dituk mundu ontako urte batzun gora-beerak? Dabillela erori arte . 138

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz