BCCCAP00000000000000000001802

dituk. Ez litekek ori galtzerik nai. Ori bai: itz goxoak. Baña zerbait datorren orduan... Aita, berriz, etsi ta etxe-txulora bildua zegok. lgan– dean egon giñun berarekin, eta benetan pena ematen zidaken. Errenderi'ko bikarioarengana joan zala ta ukatu egin ziola eskatu zion agiria. Lau seme arraixku ortan, guraso batek eskatu ta ez dit entzun apaiz batek ukatu dionik. Ez ori bakarra; iseka eginta biali: «Alare ez dezu alper biajerik egin. Baxo erdi batzuk artzeko etzaizu gaizki etorri.» Barkatzekoa dek, noski, gure bi– kario xaarra. Larogeitik gorakoa dek eta buru– tik arindu xamarra. Bere illobak ere beste ain– beste egin zioken: iseka egin ta biali. Eta iretzat zemai gogorrak. Jakingo uan , noski. -Bai, bai; berak etzidaken esan. Baña iritxi uan nere belarrietara. Udaletxean ere ateak jo zitula. Bere errega– liak pozik artu ere bai. ltxaropen osoa eman ere bai. Baña etzuela uste iñork aien alde itzik atera zuenik. -Nere erregalien aurrean, zer etzizkidaten agindu? Gero, lau seme arraixkurik txarrenean dauzkan guraso batí, atzetik par egin. Laguntza– llerik ez detala billatuko etsi detanean, dena Jainkoaren esku utzi', bai , ta etxe-txulora bildu nauk. Au dek aldaketa egin duena Errenderia'k eguo batetik bestera! -esaten zidaken naigabez. -Emendik aurrera alperrik dizkiagu lagun– tzak. Gurea erabakia zegok. Eta i nork salatu auen susmurrik bai al dek? -Bai, ta ia seguru: Olakok. -Orra! Oraintxe oroitzen nauk. Orretxen 131

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz