BCCCAP00000000000000000001802
Errenderia'n badituk geiago. Espetxean nega– rra badago, errian ere ala zegok. Bart gertatua esan nioken ta ala erantzun zidaken: -Orduan guk bezin ondo badakizute, auek ari dutenaren berri? -Nik etziot ori iñori esan. Baña eguneroko ogia dek. Ori ez dakinik ez dek emen. Baña askori zail egiten zaiek aitortzea bai edo ez. Zalantza pixar orri atxikita zeudek. -Nik jakiñaren gañean etortzea naiago dit, bada. Beti dek eriotza garratza, batez ere egoe– ra ontan eta sasoirik onenean, eta benetan go– rrota gaituzten etsaien eskuetan. Baña au <lena emen geratzen dek; eta, sinismena degunon– tzat, bazegok beste bizi bat obea. Ura mozteko, auek etzeukatek indarrik. -Orduan, Gipuzkoa osoa espetxe batean bi– zi dek. Etzegok iñon ere segurantzirik? -Ez; eta beldurra dutenak, nolabait beste aldera ziazik. Besteak, berriz, ez ditek egundo beren etxean gaurik pasatzen. -Eta zer moduz zuen eta gure etxean? -Gure etxean, gaur arte beldurrak. Baña, egunak pasa alean, lasaitzen asiak giñun. Orain izango dituk ixtilluak. lñork ez dik beatz bat jaso nai baituen alde. Zuenean, larria ta etsipe– na. Emengo berriak bizi-bizi ziazik ara. Lekuko zenituztenak ere, zer eskatu zuten ta juzku txa– rra artu zutela kontatu ziteken. An danak etsaiak itun. Zer naaspilla egingo duten ez ja– kinki. Joakin or zebillek, Donosti'ko ate guziak joka. Baña denak, arrera otza. Berak lasai bizi 130
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz