BCCCAP00000000000000000001802
zekartek auek gorrotoa, urteetan trinko-trinko egiña. Gorrotoa ta ezin ikusia. Ez ornen gerala gu oiek bezelakoak, ziok jendeak, batez ere atzerritarrak. Beste enda bat ornen gera ; langi– lle ta elizkoiagoak. Orduan ala uan Euskadi: benetan sinisrnen– dun ta paketsua. Munduan zan eliz-barrutirik onenetakoa, aitortu zin bein Don Mateo Muji– ka'k, bertako gotzaiak. -Baña barrun alde ortan -jarraitu zin nere lagunak-, denak erre ta kixkaltzen ari dituk. Ernen, berriz, etzebillek ezeren iskanbillik. Igande ta jaietan, eliz guziak beteak zeudek. Orregatik artu zigutek bekaizkeri gaitza; eta or– tik zetorrek oien ezin ikusia: gu baño eskaxa– goak diran uste ori. Berak diotenez, katolikoen izenean erlijioa salbatu nairik aizkatu zaizki– guk. Jakiña, ori aitzaki artuta. Oiek gogorkeri– zaleak dituk eta indarrez zapaldu nai ditek erria, Euskalerria. Au ia erabat katolikoa dek. Ez izenez bakarrik; izanaz ere bai . Eta, oien aurka jarri geralako, surninduak zetozek. Etzekit aur– ki zer ikusteko gauden. Azkena ikusteko suer– tea duanak esango dik ori. Guda zibillean, baitu ordez, il egiten dizkitek. Gorrotoak agintzen baitu. -Orduan i ziur ago auek sartuko dirala? -Eguo batzun gora-beera. Ez arnetsik egin, lagun rnaitea. Irun'go gañera sartu dituk. Orio aldean itxasoa jo ditek. Uraren jabe, berriz, Zalantzik gab~ berak dituk. Or zebiltzak urruti gabe itxasoan, gure begien aurrean. lges– biderik gabe inguratuak gaudek ia. San Markos 13
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz