BCCCAP00000000000000000001802

tan norekin aitorturik arrapatuko. Bat galtzen badegu, irabaz dezagun bestea. Buru-makur joan uan nere laguna. Baña ne– re aolkua etzitzaioken gaizki iruditu. Egun gogoangarria uan ura neretzat. Arra– tsean, ixtillu aiek. Arratsaldean, patiora erten giñan orduko, an azaldu uan Permin nere lagun maite ura. Azkenean, arek ere Ondarreta'ra etorri bearra. Besarkada batekin egin nioken ongi etorria. Ez uan oso atsegiña, baña zer egin bear nion aingeru ari, mundu ontatik joan baño lenago? Beñepin, elkar ikusi ta agurtu. • -Ongi etorri esaten al didak?-esan zidaken. -Zer nai uke, bada? Au eguneroko ogia dia- gu. Emen etxea betea zegok, eta ekarri ta ekarri ari dituk. Etzekit non sartzen diran denak. -Atera egingo dizkitek, eta zuek ez dakizu– tela. -Bai; ateratzen dizkitek. Baña ez guk ez da– kigula. la gabero bazeramazkitek iru edo lau emendik. Beti zaarrak agurtu ta berriei ongi etorria ematen ari gaituk. Ez, bada, nere ongi etorriaz arritu. -Gu bezela dagon batentzat goxoa dek, be– rnz. -Ala uste al dek? -Ez -erantzun zidaken-. Zuek ere badaki- zute orduan? -Batzuk oraindik ez ditek sinistu nai. Baña geienok bazekiagu nola ari diran. -Orí zearo zabaldua zegok errian. Iñork etzeukak orren zalantzik. Apaola'ko ta Landar– baso'koak galdu dituk, aztarrenik utzi gabe. 129

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz