BCCCAP00000000000000000001802

-I benetan ezkorra aiz. Esaten nin , arra– tsean zijoazenak aske dijoaztela. Neronek en– tzun nin «está uste liberado» esaten. -Ongi zegok. Jarrai itxaropen orrekin. Baña ez dek emen beste bat, ori sinistuko duenik. Ni oraindik lengoan negok , eta gero ta ziurrago, oiek ez dijoazela etxera. Amabost egun badituk onuzkero, orrela ari dirala. Iñork esan al ziguk, bat aske etxera iritxi danik? Eta nere belarrieta– ra iritxi diran berri guziak, txarrak dituk. Emen– dik eramandako ezagun bakar bat ere ez dek oraindik etxera azaldu. Etzigutek il diranik esa– ten , gu geiegi ez larritzearren. Etzekit nondik edo zer arrazoi daukazuten, orren itxaropentsu bizitzeko. «Está usted liberado» esan diolako? Bai; espetxe ontatik liberado zegok. Baña, er– ten orduko , atean badauzka etsaiak? -Ez dek iñon ere orren errex gizonik iltzen. -Eta or dabiltzanak ez badira gizonak? Ulertzen didak, noski. -Bai , bai. Ori beste arrazoi bat dek. Ortaz enin pentsatu. Enioken neri gertatua esan , eta itxaropenez bizitzeko arrazoirik etzeukaken iñork ere. Al– dez aurretik jakitea obe ziteken, ondo prepara– tuak egoteko. -Ez adilla ziur egon. Ustegabekoak beti kal– te egingo dik. I ere. kristaua aiz. -Etxera ez badira iritxi, nora eraman bear zizkiteken? • -Ori dek nere galdera ere . Bada ez bada, ere lanak egintzik ondo; ta , ordu ori zoritxarrez irixten bazaik , poztuko aiz. Ez baidek bide oie- 128

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz