BCCCAP00000000000000000001802

Alako birao bat bota zin kanpokoak eta sar– tzen utzi zidaken. Aren atzean ezkutatzen zan batek esan zioken orduan biraozaleari: -Utziok. Urrengoan arrapatuko diagu. Abots ura ezagun-ezaguna nin; baña ezin asmatu nor zan. Gero ikasiko nin. Don Benito erritan asi uan, zergatik deitu niñuten ni. Besteak, ekarri zuten papera erakutsi ziote– ken. Arrituta geratu uan. -Emendik aurrera, paper ori nik irakurri ga– be, ez iñor deitu. Len ere banekiken gutxi gora-beera; baña orain ziur banekiken, arratsean zeramaztenak iltzera zijoazela. Naigabez itzuli niñun nere gelara. Onuzke– ro, ia nereak egiña izango zin. Eriotzak ez niok egundo preparatuago arrapatuko eta pakea be– tiko. Jainkoak bestek etzekiken zenbat alako izu neuzkan igarotzekoak, eta azkenean mendi alde ortan bukatuko nin izkillotua. Urrengo egunean , patiora erten giñanean, jendea alai somatu nin, edo etzekit uste zuten sartu baño geiago zijoazela kanpora, ta martxa ortan Iaxter ustuko zutela espetxea. Baña iñori ez nioken entzuten aske joan ziranik. Geienak egia jakingo ziteken, noski . Beñepin zalantza Iarriak, sinistu nai zuenarentzat eta etzuena– rentzat . Berri gaixto xamarrak zetozeken kan– potik. Iñork etzin ortaz itzegin nai izaten. ltxa– ropena baita azkena galtzen dana. Eutsi pixar orrí. Ura zearo galdu ezkero, etzegok gízonik. Alare, batek arpegira bota zidaken: 127

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz