BCCCAP00000000000000000001802

-Orra gure ordua -nioken nerekiko--. Zer– gatik ez ote gaituzte bidean il? Au dena aurrera– tuko genin. Karabinero zar arek: -Está usted liberado y prepárese -esan zida– ken; eta, atea itxiz, aurrera joan uan. -Nere anaien billa joango dek deabru ori -nioken nerekiko--. Au dek errematea ematen digutena! Aukeratuak deitu zituztenean, bereala eto– rri itun neregana. Ni atarira jetxi ondoren, eka– rri ziteken bestea. Beti banaka; binaka egundo ez. Buru pixka bat zuenarentzat, txeetasun ori bera ere susmur txarrekoa uan, bada. Gelatik atera baño len, agur bat egin nioken, orman zegon gurutzeari: -Agur. Laxter nauzu zure aurrean. Erruki zaitez ordu ontan gutzaz. Atarian negola: -Orrela eramaten dizkitek arratsean. Neri eriotz-pena emango zidateken. Baña ez nin nere anaietakorik jexten ikus– ten: -Zer gertatzen ote da emen? Ni atarira jetxi orduko, ikusi nin Don Benito laxterka bere etxolatik ertetzen. Ni ere, besteak bezelaxe, atera nioteken barrun artatik; eta, az– keneko burnizko atea zabaldu orduko, iltzen zebiltzan aietako batek eta Don Benitok ba– rrundik hatera eldu zidateken. -Au ez! -zioken oiuka Don Benitok, barru– ra tiraka-. Au, consejo de guerra eginta, Bur– gos'tik noiz etorriko zai zegok. 126

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz