BCCCAP00000000000000000001802

GAU TA EGUN GOGOANGARRIAK Gu joan ta bereala pasa ziteken aparia . Ne– regatik aurrera joan uan. Ez neukaken jateko gogorik. Bein rebista pasa zutenean, oatzean sartu giñun, gure egoera tristea ausnartzera. Orra es– kupeta erdoitu ·arek zer ondorena ekarri zigun. Eskarmenturik-ezaren lanak! Gero ere arrats gaixtoak etorriko itun. Baña ez uan ura izan neretzat onenetakoa. Nekatua edo aspertua etzekit negoken oso; ta, amaikak aldea etorri zanean, nik ez nekiken espetxean ezer gertatzen zanik. Ni lo betean negoken. Ba– ña arratseroko banaketa ari ziteken. Nik nabai– tu gabe, atea zabaldu et:tidaken, bada, zaldi– laxterketen ta ate-otsik entzun gabe ta lo negola, beti erdi mozkorra ibiltzen zan karabinero erre– tiratu batek? Espetxe barruko zaitzalle zego– ken. Arin xamar, baña buruan bergazo bat eman zidaken. Jauzi batean jeiki niñun; ta au– rrean, neri begira, ura ta beste bi armatuak ikusi nizkin. 125

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz