BCCCAP00000000000000000001802

genin, Ondarreta'ra baño len gu iltzeko agindua artuko zuten beldurrak zeudela. Nere jateko gogoak erori itun. Ez beldurra– g'atik. Orrek ere zapaltzen gaitziken. Batez ere, gure auzian naastu ziran guziak billaukeria egin zigutelako. Orrek zapaltzen nioken geiena, ni beñepin. Oso susmur txarra artu ziguteken; eta ez uan igertzen zalla, gure babesle jauna baño, obeto aritu zala etsaia. Ori uan gure galera. Baña nik ez dit zalantzik, auzitara baño len biak itzegin ta elkar artuak zirala. Orrek itxaropen pixar bat ematen zidaken, ez giñala laurok galduko. Gu, beñepin, zearo zapalduak erten giñun. Eroriak joan bagiñan, eroriagoak etorri giñun Ondarreta'ra. Ordurako illuna uan. Andoaindarrak eta gu berebil batean sartu giñun, esku lotuakin. Aie– tako bi lasai zetozeken. Aske ertengo zirala nos– ki esan baizieten auzia ikustera joanak, an– doaindar batzuk. Baña consejo de guerra oieta– tik, Loiola'tik beñepin, ez uan iñor aske geratu. Autsa bezela botatzen zizkiteken urteak. Beste biak, berriz, gu bezela zapalduak. Oraindik ez genio itxaropenik galdu. Baña zalantza gaixtoan geratu giñun. Donosti'ko kaleak barruna etzebilleken ka– turik ere. Gurekin zijoazen batzuk etziteken geiago ilusiko. Sartu giñun Ondarreta'n. Urria– ren emezortzia uan. Gero jakin genin, consejo de guerra'ko erabakiak Burgos'era bialtzen zi– tuztela. Aiek izenpetu ta Ondarreta'ra iritxi ar– te, etzeukaken iñork baitu aiek iltzeko baíme- 123

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz