BCCCAP00000000000000000001802

etzeukala ezer egiterik, auzi zuzenik ez beñe– pin. Bakarrik baizegon laureo aurka. Beartu egii:1gp,,(Úte~em1tapj0an.eg,n, bear,arek ere,u,,, ,lJrfiiik-ala1,'.)bait@:ti~,'.habesleavbestétik, gure bi lekukoák·larrh,gll'bezin urduri. Gu, berriz, aul– ki txiki banatan exerita. Atzean, berriz, Pilato– sen aurrean Jaunaren aurka aritu zan bezelako jendea: erabat etsaia ta aberats jendea. Etzite– ken oiurik egin. Baña ezagun zin atsegin zitzaie– la militarrak ari zuten lana. Fiskala, erdi txalkor txiki bat uan; kapitana. Baña bixi ta berritzu oietakoa zirudiken. Zaldi koxkor batek bezela aidatzen zin burua. Gure babeslea, berriz, xaarra, txikitxo bat, bibote aundi batzukin. Berak ere buru azkarrekoa zi– rudiken. Sumindua geratu niñun, gurutzea maiaren gañean ikusi nuanean. Zertako zeukateken gu– rutze ura an, berdin auzi zuzen bat egiteko as– morik etziteken-ta? Guri babesteko aukerik ez baziguten uzten, erabaki onik etzutela aterako ikusia zegoken. Orduan, zer egiten zin gurutze arek an, mai artan exeri ziran geienak erru gabe– koen odolez zikinduak zeudeken-ta? Ai, gurutze maitea! Amaikak artu zaituzte lekuko bezela, beren gaiztakeriak estaltzeko. Gu ere, Jauna, pekatariak gera; baña ezartzen digutenik ez degu egin guk. Ori zuk ondo daki– zu. Baña zu ere erru gabe joan ziñan gurutzera. Zertako geiegi kezkatu ta naigabetu, gu ere ala eramaten baigaituzte? Kristauak zure ikasleak ez al gera? Maisua artara ibilli bazuten, bere jarraitzalleak zergatik ez? Baña oñaze ematen 121

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz