BCCCAP00000000000000000001802
egon bearko genin edo norbaitek sutuko zigu– ken. Andik puska batera, beste guardiazibil lodi bat etorri uan. Denak presoketan baizebiltzan. Nongoak giñan galdetu ziguken. Lengo erre ura baño gozoagoa uan au. Onek ere, noski, etziz– kin gurekin zeuden guardiazibillak ikusi. -Nongoak zerate? -Errenderi'koak gu. -Errenderi nola dagon! Erdiak palta dituk. Guk garbitzeko aukeratuak geneuzkanak, igesi egin ditek. Geratu diranak bete bearko dizkitek aien utsunak -esanta, aurrera gizona . Gurekin zegon guardiazibil batek esan ere bai: -Errugabeak il? Noren dotriña da ori? Andoaindarrak bukatu zutenean, etorri uan gure ardua. Sarreran, gure babesle egiten zuen kapitan xar arek, lenengo aldiz ikusi ta itzegin ziguken: -Zaudete lasai. Alegiñak egingo dizkit. Sartu giñanean, beldurra baño nazka geiago eman zidaken an ikusi nuanak. Bost militar zeu– deken epai-maieko, batzuk gazteak, besteak zaartxeagoak, bizarrak txukun moztuta, arpe– gia margotu balute bezela, txukun-txukun jan– tziak beren izar ta guzi. Bat uan komandantea; besteak beeragokoak itun. Denak beren sa– bleak gerritik zintzilik. Aiek beren buruak era– kustera joanak itun; ez auzi on bat egitera eto– rriak. Gure ezagun ta auzoko bat ere an zegoken epaille. Goibel zegoken benetan, bai-baizekin 120
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz