BCCCAP00000000000000000001802
-Bai dizdizlaria dagola Donosti ta bere ingu– ru guzia! -Ederra dek orratik Euskadi -nioken zora– menez lagunari. -Bai; ederregia. Orregatik gabiltzak, gabil– tzan bezela. -Ederré! dalako , alegia, datozela erle– mandoak gure eultzera, diok? -Bai ; arrazoi bat beñepin ori ditek. Etzigu– tek beren ukabilpetik ertetzen utziko. Onez– onean ez beñepin. -Polliki-polliki ederki berpixten ari zana... -Ori dek, bada, datozen etsai auen beldurra. Orrek ematen zidak neri negargurea. Bitartean, urruntzen ari uan eguzkia. Gure biotzak ere naigabetzen, maite genun guzia gal– tzera zijoakiguken-ta. -Olaxe ziak gure aberria ere illunpera -bat– batean esan zidaken-. Aurki illunduko dik eta jakin ez noiz arte. -Baña berriro azalduko zaiguk eguzkia biar goizean. -Bai. Eguzkiak ez dik utsegingo. Baña gure aberriak bururik jasoko al dik berriz? Ori dek nere galdera. Ikusten al dituk erri auek denak? Pake-pakean bizi itun. Etziteken gudarik maite. Gure eriotza orrek zekarrek. Orain alde guzie– tatik inguratuak gaudek, artzairik gabeko artal– de bat bezela. Aurrera datozen oiek aingeru batzuk diralakoan, ez ditek arraixkurik ikusten; eta badakik otsoak artaldean zer egiten duten: bear dituzten baño ardi geiago txikitti ta ondatu. Orixe herbera gertatuko dek emen. Zaldizka 12
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz