BCCCAP00000000000000000001802
aurrera jarraitu genin kuarteleraño; ordurako berebilletik erten baigendun. Neretzat etzin ezeren oroigarririk kuartel arek. Ez niñun egundo bere barruan ibilli. Baña nere iru anaientzat bai. An serbitu ziteken be– ren gudaritza. Baña kuotako. Ordainduta, ale– gia, Egunero ia, etxean itun. Aientzat oroigarri on asko zizkin, ordurarte beñepin. Aurrera– koan, bizirik gelditzen ziranak etziteken ori esango. Txuxenean gela txiki batera eraman gaitzi– ken. An zeudeken, ordurako zai, lau andoain– dar. Zortzirok an geratu giñun, gurekin joan ziran bi guardiazibil aien mende. Gu, beti beze– la, zortzirok euskeraz ari giñun. Gu nabaitu gi– ñunean, gure aurretik zijoan guardiazibil igar erre bat sartu uan oiuka jauzi batean, eta au– rrean jarri zitzaiguken: -Malditos perros, no habléis en esa jerga; que, si no, os acribillo -oiu egin ziguken. Ortan pentsatu zer asmotan zetozen. Bereala, gure kargu zeukatenak, bietan bu– m egiten zuena zutitu uan eta aurrean jarri zi– tzaioken, esanaz: -Señor, ¿en qué van a hablar, si no saben otra cosa? -Disparar ya saben pues esos malditos -esan– ta joan uan aurrera, berekiko izketan. -Zuek jarrai lasai euskeraz. Guk daukagu zuen kargua, ta oiek ez daukate zertan sarturik. Ge.unden egoera triste artan, poz eman zigu– teken. Eskerrak gure berri ulertzen zuten guar– dizibil batzun mende geundenari. Bestela, mutu 119
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz