BCCCAP00000000000000000001802
ikasi nunez, gu errunduntzat epaitzen bagiñuz– ten, aiek ere baituko zituztela susmur gaixto ori etorri uan nere belarritaraño. Jaunari eskerrak, denon onerako ez uan olakorik gertatu. Lagunak, berriz, batzuk Bizkai aldean, bes– teak Ipar-Euskadi'n, asko espetxean. Etxean aske zeudenak ere, berekin zizkiteken naiko lanak. Illabete lenago izan bazan, milla bear ta ere billatuko genizkin. Gizon batzuk aldatuare– kin nola geratu giñan! Orain bakarrik geunde– ken , arraixku guzien aurrean . Errenderi'ko udaletxean endore zegona, gu– re etxeko adiskidea izana uan . Berak jabe ziran garai aietan, gure baserrian, naiko sagardoa edanaz, gurekin ibiltzen itun ura beste bi edo irurekin, gure lengusu maiteak ekarriak. Ez itun orain asko oroitzen. Bultzatzalleren bat palta zutelako, noski. Ortan ere, gure lengusu mai– teak edukiko zizkin, bai, errurik geienak. Semeak il ta laster joan uan aita udaletxera. Ango batek ala esan zioken: -Zure semeak ongi daude, Joxe. -Zaude ixilik, eta ez naigabetan dabillen gu- raso batí parrik egin. Lautatik bi il dituzte, ta ezagun da asko lagundu diezutela. Arrituta begira jarri ornen zitzaioken: -11? Alako arpegi estrañu bat jarri ornen zioken. Ortaraño utzi giñuzteken, zerbait egin zezake– tenak. Koarteleko sarreran, gure lengusu bat zego– ken guardian. Baña ura ere, gu bezelako gazte arlote bat. Arekin itz bi egin nizkin ixilka ta 118
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz