BCCCAP00000000000000000001802
Oiek beti geiena eskatzen ditek. Baña ez ditek beñere eskatzen duten aña ematen. Orregatik lo lasai egin zenezateke -esan ziguken batek. -Dana dakina izan baintz ere, ez uan orren baikor itzegingo -erantzun nioken-. Bazekiagu ez dutela beti, eskatzen dutena ematen. Iñoiz geiago ere bai, ordea. Oraingo ontan, berriz, dena gure aurka zeukagu. Denak gure etsaiak dituk; militarrak, alegia, epaillea, babeslea, fis– kala ta epai-maikoak. Geienak lepo batetik zeu– katek burua, ta asmo bat bakarra: bere askata– suna ainbeste maite duen erri xar ezikaitz au betiko il. Zer bide oberik, bere gaztedia garbi– tzea baño? Eunka urte auetan, orren atzetik zebiltzak. Or etzegok zuzentasunearen itxurik ere, eskatu ta ematen dutenak bat dituk-eta. -Ik nai dekana esango dek. Baña ezetz es– katzen dutenik eman, jokatuko nikek edozer gauza. -Jainkoak ala nai dezala. Gorago ez dituk iritxiko. Ik apustua irabaztezkeroz, jetxi bearko ditek. Nik baño itxaropen geiago daukak. Ire lasaitasunak ez dik gutxi balio. Besteak urtutzen ari gaituk. I, berriz, gizentzen. ltzegiteko auke– rik izaten badiagu, denok poztuko gaituk. lkasi genio andoaindar batzuk egin zutela consejo de guerra; aiei ere eriotz-pena eskatu ziela. Eriotza besterik entzuten al genio? Gure bi– xita guzietan, olako il zutela; olako aztarrenik utzi gabe galdu zala; igesi egiña izan litekela, baña etxekoak itxaropen gutxi zeukatela; bes– tea sasi tartean balaz josia billatu zutela. Errie- 114
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz