BCCCAP00000000000000000001802
antzeko zuzengabekeri geiago ere egin zizkigu– teken-ta. Andik zuzenean patiora joan giñun, ango lagun artean pixka bat lasaitu ta atsegintzeko. Aztu zerbait, al baziteken beñepin .. Beti tiran– tiran bizi giñun eta etziguken onik egiten. Bagenin aiton koxkor bat oso alaia, amaika par egin arazi ziguna. Zenbat bertso, zaarrak eta berriak, etzizkigun kantatzen arek? Pixka bat zirikatu ezkero, batere ajola gabe dantzan berdin asiko zitzaiguken. Arekin lasaitzen ni– ñun ni. Oso maitea zin ura jendeak. -Ez al daukazu beldurrik -galdetzen genio– nean: -JI ta ere, zer galduko dit nik emendik aurre– ra? Gure kirioak arek lasaitzen zizkin. Olako leku batean ez ditek gutxi balio olako gizon alai ta jostalariak. Gu San Kristobal'era baño len, aske joan uan eta benetan poztu niñun. Kan– poan ere berdiña izango uan ura. Consejo de guerra'ra dei egin arte, pakean utzi ziguteken, bada. Patioan jakin nai izaten ziteken consejo de guerra'ko moldaketan ari ziranen berri. Neri, beñepin, askotan galdetzen zidateken. -Bai al zekiagu? -erantzuten nieken-. Or gure aitorrak batere ez dik balio. Andik– emendik salaketan biltzen dituztenak, oiek zeu– katek indarra. Burgos'ko fiskalak, eriotz-pena eskatzen ziguk. Bada ez bada ere, geiena eska– tu . -Orí ez dek ezer ere. Ez orri kasorik egin. 113
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz