BCCCAP00000000000000000001802

billaukeririk beltzena izango litzake ori. Eskuak garbitzeak ez dizute balioko. Uste nuen milita– rrak zuzenagoak ziñaztela. Ortarako ez daga eskubiderik. Goxoa jarri zitzaidaken. Uste nin bertan bi tiro emango zizkidala. Oiuka ala erantzun zida– ken: -Ixo, umetxo ori! Bestela, masalleko bat emango dizut. Nor zera zu, militarrak zuzenak ez gerala esateko? Idazlariak, patxaran-patxaran, ala erantzun zioken: -Mi comandante, no pierda usted su digni- dad. • Anaiak atzetik bizkarrean ukuituz: -Ago ixilik -esan zidateken. Orduan ixildu niñun. Nondik atera zitun aiek, jakin gabe geratu giñun. Norbaiten salake– ta izango atezan kezketan negoken. Gero, con– sejo de guerra'n, guk aitortu genunari baño, orri kaso geiago egin zioteken. Ipui aiek gero alako ondorenak ekarriko zizkiguteken. Gure eztabaida bukatu uan; baña gure kalte– rako. Gure kiolariak berea egin zin eta gu sal– duak geratu giñun. Beste lantxo bat ere bageneukaken egin bea– rra: consejo de guerra'ko guretzat babeslari bat aukeratu; baña militarra. Ori ere beste iruzur– keta bat geiago izan uan. Guk, lenengo, kapitan lbáñez eskatu genin, edo eskatu ziteken nere anaiak, nik ez bainuen ezaguna. Nerekin zeuden iru anaiak kuotako serbitu ziteken, eta irurak tiralari bikañak itun. Jakiña, 111

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz