BCCCAP00000000000000000001802
tean, asko zeudeken guk esan ta izenpetu ga– beak. Aiek nondik atera zituzten galdetu nioken, nere ustez eskubide osoarekin. Guk ere bizia maite genin, eta bera salbatzeko alegin guziak egitea galerazi bear al ziguken? -Non demontretik atera dituzute arrazoi oiek? -Usted es un reo y cállese-erantzun zidaken. Idazlaria bera ere arrituta geratu uan epai– llearen erantzun orrekin. Itzik ez bazuen egin ere, arpegian antz eman nioken . -Orixe berbera erantzun zion Pilatosek Je– susi. Baña, zu epaille zeran ezkero, jakingo de– zu, guk aitortu ta izenpetu gendunak bakarrik balio duela, legez jokatzekotan. Ortik aurrera– koa, billaukeri bat besterik ez da . -Cállese -erantzun zidaken berriro--. Ik ez didak erakutsiko neri legeen berri-ta. -Zuk ondo dakizu -erantzun nioken apal– apal-, guk gure bizia arraizkuan daukagula, ta Jainko ta gizonen aurrean ori salbatzeko eskubi– de osoa daukagula; or guk esan gabeko ipui asko daudela; ta zu, epaille jauna, beartua zau– dela, nondik atera dituzun oiek, agermen pixar bat egitera. Norbaitek salatuak badira, ezin li– tezke arin-arin sinistu; ta, egiak balira bezela, oien arauera epaitu. - Cállese -esan zidaken berriro. Ni ere sumindu niñun . Ikusten bainun , aien arauera epaitzen bagiñuzten, gaizki ibilli bearko genula ; ta gogor erantzun nioken: -Gure odola edan nai badezute , edan. Baña 110
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz