BCCCAP00000000000000000001802
etsaiak. Aien eskuetan erori ezkero, jakiña uan • gure azkena: bi tiro eman ta zulora. Gure aldekoak zeuden lekuan ere, eme ibilli bearra zegoken. Ez itun denak guretzat ainge– ruak izango. Txoritokieta deritzaion mendixkara igoko giñun beti. An ere, ordea, eme ibilli bearra zegoken. Bestean etsaiak bazebiltzan, emen ere asko itun gure etsaiak. Lekukorik gabe aien eskuetan erortzen bagiñan, etziguteken musu emango. Bi bider pentsatu gabe josiko giñuzte– ken berunez. Iñon etzegoken bat seguru. Antxe, Donosti aldera begira, igarotzen ge– nizkin arratsaldeak, elkar-izketan, Euskadi'ko larritasunak kontatuz, etorkizunaren itxarope– netan. Gipuzkoa'ko azken egunak urbiltzeo ari itun. Tristura ta larritasuna zegoken bazterre– tan. Euskaldun geienon biotzetan beñepin bai. Etsaia beti aurrera ta zerekin eutsirik ez. Oraindik gogoan zeukat gure azken arratsal– dea. Oso naigabeturik etorri giñun etxera, ez giñala noski geiago tontor artara igoko, ia ingu– raturik geundeken-ta. Laguna, ni baño urte batzuk zaarragoa uan. Bere karrera ikasia gañera. Errian bizi zana. Nik baño obeto zeramakiken gudaren martxa. Andik Dónosti aldera begira geundela, ala esan zidaken: -Orra illunabarra; eguzkiaren sarrera. -Baita zoragarria gañera --erantzun nioken. 11
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz