BCCCAP00000000000000000001802
FISKALA Egun gutxi barru, berriro ere izan genin deia. An zeudeken gure betiko iru lagunak. Ko– mandante jaunak itz batzuk esan ondoren, ira– kurri ziguken Burgos'ko fiskalak guretzako es– katzen zuena. Ez uan azpitik geratu. Eskatu ziteken geiena eskatu ziguken, noski. Ajola zioken ari besteren biziagatik. Zenbat eta geiago il obe, zioteken aiek. Eriotz-zigorra edo betiko espetxea, ori uan fiskal jaunak guretzat eskatu zuena. Ez giñun batere arritu. Ura ortarako aukeratua zegoken: erriak txikitu ta gizonik geiena nola il. Ori eska– tuarekin, bada, erakutsi ziotena bete zin. Ori uan bere ogi-bidea. Zearo izututa geratuko giñalakoan, arpegira begiratu ziguken. Etzin keñurik txikienik gure begietan ikusiko. Ez giñun izutu. Ez uan, bada, ori eguneroko ogia? Baña gure salatari jaunak guri eriotz-pena eskatzeko, arrazoi batzuen ar- 109
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz