BCCCAP00000000000000000001802

rik. Ori dena egia uan. Entzunak izango dituk Landarbaso'ko Joxe Agustiñen azañak. Baña zergatik kontatu bear zioteken ori dena, ni gal– du nai niñuten etsaiei? Il ez besteak egin zizkidateken. Donosti artu zuten arte, sei egunean lotuta eduki nioteken etxean. Berak nai zuten guzia egin ziteken nere gauzakin. Uste nin andik erteeran bertan ilko niñutela. Baña itxurak egiteko onera ekarri nio– tek. Oraindik etzidak epaille batek ere konturik artu. Gertatzen dana gertatu, sinista nazak nik egia diodala. Gau batean eraman ziteken ura ere; baña gaur arte. Baserria utsik geratu uan. Auzoko Judasek eraman zin bere zaldi koxkor bixi ura. Salaketaren saría jaso zín arek. Gero gerokoak. Baña Joxe Agustín ez uan gezurretan ari. Au il ta andik bi illabete ingurura, Otsazulueta de– ritzaion baserri-kantina txiki baten ondoko ma– kal baten ondoan agertu ítun Joxe Agustíñen amar milla pezetak. Nork utzí ote zitun aiek an? Joxe Agustín ez uan aín eroa, taberna baten ondoan bere amar milla pezetak ezkutatzeko. Landarbaso'ko egalean bazeuzkaken leku segu– ruagoak. Nork utzi ote zitun orduan aiek an? Ez diagu bi bider pentsatzen ari bearrik. La– purtu zítunak, entzungo zin aien palta jabeak kapítanarí salatu zíola, ta presaka, al zuan le– kuan, ezkutatuko zizkín. Gero, Donostía artu zanean, bereala aurrera joan itun. Diruak, be– rriz, an geratu itun makal-ipurdian. Geroztík an zegok Landarbaso, zuzengabe– keríaren salatzalle, uts-utsa. 105

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz