BCCCAP00000000000000000001802
nintzala badakik, txakur txiki bat lagun. Pake– pakean bizi niñun. Iru bei baneuzkaken; ardi– mordoska bat ere bai; zaldi txiki bixi bat, nere enkargoak egiteko. Ez neukaken artzekorik; ematekorik ere ez. Illunabar batean, goiko pi– ñuditik beera, or sartu zaizkidaken rekete– mordoxka, beren kapitan ta guzi. Laxter egin ere besteren etxearen jabe. Nere olloak, geie– nak oien ijarak gizentzeko izan itun. Ardiak ere ari itun bakantzen. Azkenean, larru gorrian utziko niñutela etsi nin. Auei on egiteak ez dik asko balio. Ne.re bizitzako lanen ondasun guziak jan zizkidateken; eta, eskerrak eman bearrean, kuadro baten atzean neuzkan amar milla peze– tak, zapi batekin ondo bilduak, bateonbatek lapurtu zizkidaken. Esan nioken kapitanari zer gertatu zitzaidan. -Ederki. Egia bada, ostu duenak larrutik pagatuko du. Baña, gezurra bada, erruki zaitut -erantzun zidaken. Bertan damutu niñun lapurreta ori salatua. Berdin banekiken ebatsi zizkidaten amar milla pezeta aiek etzituztela iñon billatuko. Berri au bereala zabalduko uan reketeen artean; eta zeuzkanak, bizia maite bazuen, bazterren ba– tean gordeko zizkin eta ni gezurtit2:at artuko nioteken. Esan bezela, ez itun azaldu nere amar milla pezetakoak. Orduan auzora joan itun, ni nola– koa nintzan berri-eske, ta zearo ondatua utzi nioteken. Lapurra nintzala, espetxean egona nintzala, etzekit nik zer geiago. Ni negon estua– sun artan, etzegok ortara itzegiteko eskubide- 104
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz