BCCCAP00000000000000000001802

maken bere bizkarrean. Elgoibar'ko bat ere ezagutu nin, ogei ta amar urterekin ura ere. Au semea uan . Aita izkillotu egin zioteken. Astabixkar'ko au nora eraman ote zuten? Neretzat etzegoken zalantzik. Gero azalduko itun egiak. Apaola'ko Joxe Martiñengana ere joan gi– ñun. Au zakar bat uan. Eroska xamarra, gañe– ra. Baserria ez galtzekotfm, andregaia ere bes– tek billatu zioken. Goierriarra, gañera. Gizon onek etzekiken zer zan eskubi ta ez– kerra politika-gauzetan. Au ez uan ortan naas– ten zana. Jakiña, bere botoa emana izango zin; baña orí ez dek gizon bat zigortzeko árrazoia. -Kaixo, Joxe Martín -esan nioken-. Zu ere ekarri al zaituzte ostatu ontara? -Nongoa aiz i? -galdetu zidaken. -Bordaxar'koa ni . -Joxeren semea? -Bai, bai; bere semea. -Lau bazeratela onuntz ekarriak esan zida- tek neri. -Bai; iru elkarrekin gabiltz. Joxe Ramon, Prantzesillaga'n egondua, zuk geiena ezagutzen dezuna, noski, beste patio hatera ateratzen da. -Zuek ere ganbara rekete-larruz hetea edu– kiko zenuten? -Gutxiagogatik gabiltz emen gabiltzanak. lru eskopeta txarrengatik ekarri gaituzte. Zer ondoren emango diguten jakin ez. -Ala jainkia! Amar eiztari diran etxean, zer besterik arrapatzea uste ote zuten? -Joxe Martin, auentzat ez du arrazoiak ba- 101

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz