BCCCAP00000000000000000001796
98 BASARRI euskaldun olerkari-bertsolari argi eta berdiñik gabekua degun oneri, nere opari apal, oso apal bat. Nundik ta nola arlote onek itz bat lezake asmatu? Nola nez·aket zure izena biar ainbat gora altxatu? Nere baliyua ezer ez da, biar det egitan aitortu. Garagarrillen lauba izan da zuretzat oso pozgarri. Zure ainbeste maitaliarentzat aztuko ez dan oroigarri. Euskaldun erri guztiyarentzat egiz egun zoragarri. Bertso erraxa, erraxegiyak zu biar bezela aupatzeko. Obia nago ixill-ixillik nunbait zokoratutzeko ta ez iñola (ez naiz ta gauza) zu gaz apaiñ mintzatzeko. Euskal erriko mirlu zaitugu Euskal izkuntz maitatuan. J olasten zera nai dezun eran itz neurtu, naiz azkatuan. Gora ta gora zerurontz noiz nai; noiz nai ballara-auzuan. Gauzak margotzen dituzu ederki bazterretik bazterreaño. Erle langillia lez zabaltzen dezu eztiya·oraindaño. Zure aziya Euskal erriyaµ ez da galduko egundaño. Egoki omendu zaituzte gendek jayo zeran erri ortan. • Eziñ kontaala biyotz bazegon gogoz bederik or bertan pozaren pozez zuri txalotzen igande egun eder artan. lrrati medioz zure itzaldik ditugu egitz mamitsuak. Ta erriz erri zabiltzanian daude gende zaletuak entzuteko prest ari zeranian ixurtzen zure bertsuak. Ura etorri izugarriya ujol bultzakor antzera! Edozer gaya, naiz zallarena... zu beti zutik an zera. Edozeiñ puntu zorrotzenian... etzuaz, ez errekara. Guazen gu biyok ta ikus dezagun nundik dezun doai ori. J aungoikuak berak bere on n3:yez zizun ariman ezarri. Ta zu geroztik azik zabaltzen bazabiltza ari t' ari. Zarauz erriya, egon zindeke pozez zure semiakiñ. . Ondratzen zaitu eziñ ta geigo bere izen auildiyakiñ. •Bertso-olerkik menpetzen daki ta uztartzen ditu elkarrekiñ. Euskal erriya, maite dituzu asko zure bertsolarik. Goratu zazu zure Baserri: jar zazu danongañetik Gigante azkarra, bazuaz bidian askotxoz danen aurretik. Despeditzera nua, Maisu. Daukat lana·bukatua. Zuretzat nere begiramena; zuretzat errespetua. Izango al dezu egunen baten irabaziya zerua.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz