BCCCAP00000000000000000001796
97 BASURKO OLERKARI JAUNA' RI OROIGARRITZAT Kendu dezu lurra egunak beteta. Zerura jun zera Jaun bakiaz aseta. Usuak bezela goruh'tz egaketa. ¡Goruntz menditara jasuak kopeta! Ta Kristo izan da zuretzat Mendia. Antxen zuk zeukazun jarrita begia. Eriotzako orduan illun gabe argia. Irabazi dezu zorion jar tokia. Ereiñ dezu munduan-– itz garbi azia. Susperten ari da ta aunditzen asía. Goi bizi lekutik iritxi grazia on zale izateko gure Euskal Erria. Olerkari aundia ezautu zaitugu. Zure lan ederrak m aitiak ditugu. Zorion oso osua zuri nai dizugu. Gure zai nun zauden ongi guk dakigu. Nere itz motelak ezertxo ez dira. ¡Ai bikañaguak neurtu ta b alira, orain bidaltzeko zeru goi garbira. Zu gure errukiz zaitugu begira. "OTEIZA' TAR JORGERI OROIMEN BEREXI BAT" Ixkanbill gaitza sortua dago zure "abstrakto" eskolakiñ. Ni gai onetan ta beste askotan gizajo naiz ta ez jakiñ. Alare, tori nere eskua; guazen biyok elkarrekiñ. Ez det ikúsi oraiño arte zure buru lanarekan. Ez nauzu izana Arantzazu' ra ta ez det gogo aundirikan. Iñora anka ateratzeko, ez da orrelakorikan! Alaz ta guztiz, irakurri det · zugaz idatzitakua, • Zure aldeko ta ez diranak naute nastu xamartua. Danok arrazoi. Bai, ala uste! auxen, bai, dala ixtillua. Zure Irun' go lantegi lekun daukazu zure atseg1ña. Ta egiten dezu azaltziarren zure obrak, alegiña. Moldatzen zabiltz aspertu gabe elkartzen burni-buzt1ña. Gaur edo biyar gertatu ezkero obraren bat ikustia, Lenengo gauza egiñgo det nik luzaro ixi!l begitzia. Askoz obia ez-jakiñentzat umill ta apal egotia. Txalo ta sarik jasua zaude zure lanaren on bidez. Siñale degu etzabiltzala jakiñ-gai goitsuren kaltez, Ona zera ta, Jorge Oteiza, olaxe beti izan zaitez. Gaurko munduan-geyenak beintzat– baztertzen degu "abstraktua". Nayago zaigu, askotxoz naigo diruz bete zakutua, Jolaste guztiz ta erotzeraño foot ball pilot ostikua. Agur, Oteiza, ta bizi zaite beti goruntz begiratuz. Andik argiya datorkizuna zure barrun gogoz artuz. . Lurreko gauza zirtzillkeriyak azpiyan hlka ta egatuz. •
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz