BCCCAP00000000000000000001796
Bizi biar onek berekiñ ditu gordiñ, gogor eta latzak. Oietxek dira eziñ kontala prolema edo arazoak. Siniste, oitura, izkuntza eta ainbeste gañerakuak. Negargarria zuk diozuna. Ez gaude ortan oituak. Orregatikan arkitze' itugu geren buruak aulduak. Ez ornen za.igu astua erortzen bi aldiz zulo batían. . Bañan gu erortzen gera askotan bide zabal ta leunian. Pausua nola eman biar duzun, jarzazu ispillua aintziñian. Kontuz ibilli erori ¡:¡abe mendi bat zure gaihan. Begia ideki ta on¡¡i saiatu bakoitza bere laman. Azaletikan izandu' itula aldaketak erri orrek. Aurrerapena pozgarri ta onak antxen daudela aurrez-aurrez. Premi indarrian egiñak denak eta jasuak, bai, legez. Alare' etzaudela zu kontento; egi-egiz,zaude miñez. Miña bak;:¡rra naikua ez dala, zaude gañera negarrez. INMIGRAZIUA dala t' ainbeste buru auste badira or? Lanikan gabe norbait balego, ogirikan gabe iñor... Nola egiten zaio LESAKA' n ez biar guztiari gogor? Bakoitzak bere indar neurrian egiñikan lanak gogoz? Egonik zutik beti irauten ELKARTASUNIAN bizkor? Itza ederrak entzuten dira asko bazter guztietan. Sartu biar dira sentipen onak oso barrun biotzetan. Ez ba'ira oiek zimendutuak tinkoturik erraietan, mingañez utsik agertze' iranak badira gaurko egunetan,,, guriak e' in du zori txar aundiz an, emen, leku danetan! GALIZJ' tarrak dirala eta, egiz ditugu anaiak! ANDALUZIA' tik beste batzuek, dira gure senidiak! Ainbeste sendi, gura.so zarrak, ainbeste ume txikiak, arki ditzela zuen arimak aien alde idekiak. Oietxek dira gaur eta beti zorionerako 1:iidfak. Onak egitan izango dira Euskal Erri nortasunak. Eziñ obia, maitagarriak izkuntza, oitur' jolasketak. Naitasunikan ez badauzkagu aietxen alde biotzak, • gorrotu ekaitzak eramango' itu ainbat ongarri ziranak. Maite ditzagun, ANTHON maitia, gure senide diranak. 95 Nork gure azinda maite' itugunak, ongi zaitutzen ditugu Eta barrabas belar gaizt4ak sorotikan azkar kendu. Gure itxiak kanpo-barrundik, orixe, bai, guk apaindu!. Patrikan dirua dabilkigula, barrual.,, ongi berdiñdu. Zenbat bidetan oker gabiltzan, eziñ litezke izendatu ! Egiñ biar diran lana' en berri ezdakitenak, dira asko. - Esanak esan zure itzari ez diote egingo kaso. Ez al <laude gaur erri geientan ainbeste kristaua multzo lanian asteko era onian zerbait ona egiteko? Osa' itzatzute banaka batzuk. Izenaz dute EKIPO. Ernatzen duna lotan dagona, lo zorruan sarturikan, ernatzalle on bat biar du izan. Badauka onek lanikan! Asko' ta askokiñ atiak jotzen aritzia da alperrikan. Zuk J auna, badezakezu erraz, Jo Zuk aien belarritan. Sarturazi Zuk onuragarri diran ainbatxo lanetan.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz