BCCCAP00000000000000000001796

83 Z·EGAMA, ZEGAMA BAI AZTUNA DEZULA GAZTEDIAREN ZAMA Zegama erri eder ontatik oraiñ berriro idatzi'zu Zeru'ko Argia orriaretan. Kezkaturik jarri nazu. AITZGORRI izena deiturarekiñ egiak esate'ituzu. Miñberatuta ta naiko larri itz egiten badakizu. ' ¡ Auxe litz'ake negargarria: Euskaldun usaia galdu. Ezdezu ikusten erri orretan ez kolore ta ez kutsu. ...... Orko Luis'tarrak aitatu'ituzu. ¿Nun daude abek gordiak? Eta guraso elkarte'ik bada, biar bada dira lotiak. AITZGORRI jauna ¿ ez al dakizu zeiñ utsa diran erriak? lzan nai ta ere, alderdi gutxi: Oso dira elbarriak. Bai'tu Zegamak beste erriak izate'ituzten bezela instituziua izen aundikuak. ¡ A zer erria bestela! Ta danen ardan ¿ezin dezute jarri erria zutikan? ¿Nun dituzute indar nagusiak eltzeko ongi eskutikan? Amaika-amabi erri bazeudek orrelakuak bazterretan. Apañak dituk alderdi askotan azaletik bakarrikan. Zuen arazo askoren artian bat dezute gaztedia. Esan zaidazu, AITZGORRI jauna, ¡ez al det esan egia? ZEGAMA erria ta beste askotan arazo aundi ta !arria sortzen da gordiñ-gordiña ere datorrenian igandia. Igande~jaiak badute bere puska dan arratsaldia. Eta oietan atsegiñ zaitzu autsak ongi aztintzia. Egun oietan ondo da elizan sinismena agertzia (aitortzia). Bildurgarria arratsaldetan bera zokoratutzia. Goizeko itxura agertze oiek, ¿ba al dute zimendurik? Etzaio, gero, J aungoikuari nola nai sartzen gezurrik. Beraz lenbizi ibi)l gaitian kristau zintzo'en bidian, ta gero Euskera letu ta idatzi berotasun ta indarrian. Ez ornen zaigu gazte bat ere gelditzen an karriketan. ¡Ortako zeudek, alaxe uste diat! !Guazen, guazen emendikan! ¿Nora, ordian? ¡Jainkuak bazakik! "Gure errin etziok ezer" ¡Orí da ori, kabitu eziña! ¡Zabiltzate oso oker! ¿Ez al dizute azken Konziliuak eman gaurko argirikan? ¿Bazterrian utzi ote zaituzte gogozko gauz gaberikan? Or dituzuten eliz apaizak badute, bai, buril auste. Eziñ lezake lurikar batek egiñ orrenbeste kalte.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz