BCCCAP00000000000000000001796
Zure izerdien eskeintz zintzoak zuzen dijuaz zeruetara inzentsu kia usai gozuetan J aungoikuaren eskuetara. brrela beti etorriko da zure familietara onespen neurriz gañezkatua zuek biar dezuten erara. Opor abetan agertu itzatzu dituzun alderdi onak. Eskeñi danoi ongi naiaren neurri gabe zorionak. Eman Amari, zuen Amari maitiaren agermenak. Naigabetuta uzten badezue, ortik datoz ondamenak. Zuzentasuna t'alaitasuna biok elkartu ezkero, emate'ituzte emaitz ugarik ta irauten dute luzaro. Olax:e, bada, erritar guztik, izan naitasunian bero. Eztezue izango orrela iraun ta damutasunikan gero. Erriko jaiak izate'ituzte poza bidiak berekiñ, otordu obia, askoz obiak danok bilduta elkarrekiñ. Dirala etxeko, dirala aidek alai ta umore onarekiñ bilduko zeate mai inguruan. ¡Jainkuaren pakia zuekiñ! Baditutzu, Aretxabaleta, bazter asko ikusgarri, Euskal-Erriko zure menditan • ainb'at aberats baserri, zelai, baratza ta ur erreka, loretegiak ugari. Barrungo pakia osatu ezkero, zeruko atia dirudi. Gorazazu, ba, bere izena ortxe jaiua zeranak; ortxe ogia irabazteko izerditzen zeratenak; bestentzat ona zabaldutzeko ainbat modu dezutenak; urte ta urteetan bizi ta zartua alai-alai zaudetenak. • Gero ta geigo gelditu gabe ari zera zu aunditzen. Lana bidia ainbat gendiari leial diozu eskeintzen. Eman danori zure eskua; ez aspertu besarkatzen. Etzaite aspertu, erritar maite, danqri ongi egiten. Aurrerapena gauz ona degu; kristautasuna obia. . Aren erreñuak biotzik gabe berekiñ du lego'rtia. Biar degu izan ongi egillek, anai danen maitalia. Aurrerapenak besterik gabe, dakar berekiñ kaltia. Besterik gabe uzten zaituztet zuen jaiaren pozakiñ. Ibilli alai artuz gauz onak kalte gabe, neurriakiñ. ,~ J aia ondoren lanai berriro ekiñ indar berriakiñ. Izan dedilla urte askotan zorion osua zuekiñ. Maitatu, umetxok, zuen erriya; gero ta geigo agurtu. Mintzatu Euskeraz aztu gaberik; ez, arren, bera baztertu. Zuen nortasuna gero ta geigo inunduen aurrian agertu, • Euskera, uníetxok, ama bezela beti biotzéz maitatu. 81
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz