BCCCAP00000000000000000001796

ARETXABALETA ERRI EDER ORRERI • BERE AURTENGOJAI EGUNETAN, ZORIONAK Erri berdiñik iñun badago alderdi guztietatik, bazera zu, ARETXABALETA, zabiltzana goi-goietik. Osotasuna zerekiñ dezu dituzun bide danetik. Pakez bazaude zure barrunian... ¡ez dezu gauz obiarik! J un zan betiko lengo urtia, t'argitu dizu bestiak. Onuragarri izan bazaitzu, kanta J aunari abestiak. Esan biotzez Zeruko Amari •"Agur Mari ta Salbiak". Ta betoz oraiñ erriko fiestak iraunkor pozez betiak. Alaitu zaite erri ortako lirain zeran gaztedia. Ta gaur ta beti batían zaudela eman agiri garbia. Lan bakoitzari bere orduan eman osorik heria. Ori orrela egiten ba'uzu, badezu zorion bidia. Urtero-urtero etortzen dira erriko jai maitatuak eta badute aunditasuna. Ez dira, ez, baztertzekuák. Alaitzen ditu bazter guztiak, naiz beko ta naiz goikuak. Maite zaituzte biotz-biotzez ona degun J aungoikuak. Ibill zaitezte egun abetan alaitasunen atzetik. Eta ez kendu txukuntasuna zuen begien aurretik. Agertu'deilla edertasuna jolas bide danetatik. Lore txortaren usai gozua zabaltze'utela nun naitik. Ez dago errien aunditasuna diru irabaz bidian, baizikan dago bete betia ¡ene! gizontasunian. J arraitu, bada, ARETXABALET A, zuzena dezun legian. Kanta atsegiñak entzungo dira beti zure izenian. ARETXABALETA EUSKAL-ERRIKO ERRI POLITARI AGUR MAITEKOR BAT Etzaude zu, Aretxabaleta, Euskal lurretan er-riya nola nai ortxe jaio t'aunditua. Zera J aungoikuak egiña. Emana dizu izen ta izana danontzat maitagarriya. Leialtasuna izan da beti zure ezagungarriya. Urte osuan erlia bezela aritu zera lanian, t'artzen dituzu opor egunak Andre Mari egunian. Zure eliza altxia dago bere maite izenian, ta erri osua babestua dauka osasungarri itzalpian.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz