BCCCAP00000000000000000001796

ARRETXABALETA EMEN NATORKIZU BERRIZ ZU IKUSTERA 1.970 URTIAN Emen nator ni berriz zugana / ikusi aldia egitera, ta nola zeran erri xarmanta, / edergarriz asetzera. Ama Birjiña'en egun onetan / SALVE gogoz abestera, biotz garbia jaierarekiñ / bere eskutan jartzern. Urte onekiñ osatutzen det / irugarrena idazten; zirriburriaz zuen Programa / al dan bezela betetzen. Ez badet lana gogoz arturik / aurrera beti egiten, jarri nezazket irakurleak / izekaz neri erasotzen. Ez ori neri, erri onetxek; / ez orrelakorik egiñ. Zueri atsegiñ ematiagatik / egingo det nik alegiñ. ¿Zer dirajaiak? Orra or galdera. / Nai badezute gaur jakiñ: "Beti bateri aspertu gabe / eragiñ eta eragiñ ". Urtero-urtero beren tokia / zuzen-zuzen arkitze'ute. Dagonillaren amabostian / beren asiera dute, ta urrengo bi egunetan poza/ ¡ene! zabaltzen digute. Egun abetxek bazterturikan / utzitzeko etzaudete. Orrela beti ezautu izan da / aspaldi eta aintziñetik. Maite izan dira egun abetxek / ondratuak orregatik. Eliz eguna ta kale'kuak / elkar ongi anaiturik, pake bidia izan biar dute. / Ez da zimendu obiarik. Ludi onetan nasturik gauzak / ainbat gañezka badaude. Batzuek ona, bestiak ... ¡ez, ba!, / aukera ortxe dezute. Ona billatzen saia gogotik. / Zutik ibilli zaitezte. Zuzena egiten ibilli eskuak. / Damutuko etzerate. Orko gaztetxo, neska-mutillak / maite-maitiak zaituztet. ¡Zuek, bai, zeatela arrosa eta/ klabeliña bañon eder. Zuzen ibilli, erori gabe. / Ez eman pausorik oker. Zuekiñ nago ta egongo ere/ oraiñ eta milla bider. 79

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz