BCCCAP00000000000000000001796

78 " ZORIONAK URTE BERRIAN " "EL BIDASOA" irakurlea ainbat t'ainbat diranari, opa diotet biotz biotzez zoriontsu dan Urte-Berri. ¿Zer du gordia aurten urtiak bere barruan ongarri? ¿Zeñek lezake argi ta garbi aint"!iñetikan igerri? Edozer dala... beste urte bat daukagu guk eskuetan. Artu ditzagun asmo onenak sendo gure buruetan. Zer dan onena aren atzetik guazemak danok laxterka, anai bezela gogoz emanik elkarri laztan besarka. Ikusi zagun gure inguruan zahal dagon lantegia. Bakoitzak bera dagon lekutik egiñ dezala alegiña. Elkarturikan dago indarra, ta emendik datoz frutuak. Frutu ondua, berexi, ona, ta ez zimel ta igartuak. Bakarka ibilli ta ezer ez dator; daude indarra galduak. Ez ditu artzaiak ikusi naiko ardisakabanatuak. Denak elkartu ta jo dezagun indarrez gure•Ianari. Eman deiogun aintza ta ondra astekalari oneri. Danak ditugu lantegi onentzat laguntza on t'atsegiñak. Danak dizkigu oso atsegiñ oraingo Urte-Berriak. Atozte Letra gizon zeatenak; atozte baserritarrak; etorri bizkor gelditu gabe gure txukun kaletarrak. Zati berexia zeate umiak lantegi leku onétan. Nik beintzat maite zaituztet asko amodio katietan.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz