BCCCAP00000000000000000001796
76 J aungoikuak deitu ta juna daukat aurten atseden tokira, maitia neukan lengusu ona Isabel zana obira. J ende askorek lagundu zioten jun zanian zeru argitara. Nik ere orduan lagundu nion IRUN' go ill danen urira. Illak iñola aztu gaberik bizi geraden artian, pake osuan, garbi ta txukun beti jolastu gaitian. J aitu ditzagun nagusi jaiak al dan umore onian, ondo sarturik kezkarik gabe iraunkór dan zorionian. Lelo bat beti, betiko lelua • iñoiz zartuko etzaiguna. ltzen aundia mundu zabalian IRUN uriak daukana. Gipuzkua ertzian, Naparra mugan, gogoz aunditzen zaudena. Frainzi' ko jendiak beso zabalik maitez beti ditutzuna. Aundia egitan ikusten degu denboraz etorkizuna. Igaro ziran egun latz-latzak, ta bete dezu utsuna. Ordu ta eguna txarrak pasa ta etorri zaitzu atsedena. Eskutan dezu urratzen ez dan neurri gabe zoriona. "LORETEGIKO URI' izenez, artaratzen zeranian ikusgarrien ikusgarria: loriak zure aldarian. IRUN erria aupatuko da nun nai mundu zabalian. Gora ta gora IRUN txalotuaz, maitez danon ezpañian. Azkengo itzak nijua jartzera lenbizikuen antzekuak. IRUN izena esan bakoitzian, altxa ditzagun eskuak, ta eskatu gure betiko Aitari bere onespen santuak. Izan ditzagun IRUN urian on guztiz beti geituak. IRUN URI AUNDI TA EDERRARI BEGIRA BERE JAI EGUNETAN Nabaitu zaitut urte osuan erlien antze'a lanian irabazteko zure ogiya aldan modurik onenian. Urte zerrendak iges egiñ zun betiko bere bidian. Esan gentzake izana dala txit ona onen artian. Beste urte.bat etorri eta erdiak alde egiñ digu. O denboraren itzal aldakor!, sendotasuna, nun dezu? Ona, on utsa egiñ ezkero gozotasuna uzten badu ... Bestela berriz ez da gauz onik: Kezkaz larritzen gaituzu. Uda-Berriyak oraiñ uzten du bere nagusitasuna. Nola bait aurten izana degu bortitza, otz ta illuna. Ez giro on aldi, eguzki gabe, urruti bere zoruna. Eskatzen gendun, bañan alperrik; ez degu izana biguna. Lorailla erditik gora asi zan zerua pixka argitzen, eta baratzak duten onetik "diru" merioz ematen. Arrasa eta xulufraiaren usaia zaigu zabaltzen. Gerezi eta marrubiaren "izen" aundia aditzen.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz