BCCCAP00000000000000000001796

74 "GORA TA GORA, IRUN, ZUREJAI NAGUSIYETAN" (1960) Banator berriz !rungo jayak al dan neurrin airatzera, ta naiz idazle kaxkarra izan alare nuan jartzera. Eziñ ixildu agertu gabe erri t' arrotzen aurrera. Eman dezagun jayari, bada, al degu'n on dan arrera. Usaitua daukat t' ematen diot bikaiñ diraden tankera. II Aurrena begik ikusi dute Program' ederra eskuetan. Ikusgarriyak ekartzen ditu apañ diran orriyetan. Irakur gaya mamiz betiak • letzeko ordu galduetan. Ez dauka orri bat bakarrik ere jarririk an alperrikan. Libru eder bat dala Programa esan liteke egiyetan. III Garagarrillari azken muturra bidez datorkiyonian, jakiña dago: Irunjartzen da alegre, umore onian. Oratuko da bizpairu egunez ezti gozo zorionian. J arriko ditu apaiñ indarrez 1orek balkoi ta kalian. Ez dira ugari faltako, noski, San Pedro aundi aldarian. IV Usario ederrak betetzen dira fedez eliz barrunian, bere Burua, San Pedro aundiya goragarri egunian. Kaleko fiestak ditugu gero egun oso ta gabian. Iñor ez dabill-ondo dakit ta iñunen gaitz ta kaltian. Anaitasuna agertzen zaigu !rungo gende elkartian. V Berritzen dira urtero-urtero zimeldu gabe egundafio. Oitura garbi, zuzen bidiak irauten dute oraindaño. Asmo onakiñ ibilli ezkero dijuaz zuzen zeruraño. Zerutik bera jexten da gero onespena lurreraño. Zabalduko da zorion osua Irun maite erriraño. VI Garagarrillen azken eguna, San Pedro egon biyamuna, Marzial Obispu aundiyen jaya etortzen da guregana. Egun ontan goizetik arrats izango da zoriona. Erligio egintzak beteko dute beren artu ta emana. Ongijartzia gorputz t' animez izango zaigu onena. VII Urrun zaudeten Irundar guztik, ¿nun daukazute gogua? ¡Egun abetan mudo berexiñ ma1te dezute txokua! Emengo berrik ongi jakiten jartzen dezute modua. Begiyak eme, biyotzak bero letzen zuen BIDASUA, • ta gero denak-uste detenez– al dan ona otordua. VIII Badira egitan beste maitale -ta ez noski otzarenak- "gero arte" esan ta alde egiña eta zorion diradenak. Ayek ditugu bitartekotzan gure lagun maitienak. Ayek ditugu -berriz esan ta - gure angiegillenak. Ayentzat bitez oraiñ ta beti gure otoitz sutsuenak.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz