BCCCAP00000000000000000001796

ARIZKUN, NAFARRAKO ERRIA ZUREJAI EGUNETAN ZAUDE POZEZ BETIA BAZTAN'go erria, ARIZKUN, zuri nai dizut gaur nik kantatu. Kantatu eta jai bezperat,ik zurekiñ batían poztu. San Juan Bautista Patroi aunditzat sinismenez dezu artu. Ondra zazu, ha, egun aundi au. Bera'_i laguntza eskatu. Erri polit ta zoragartiak aunitz daude bazterretan. Bertan jaio ta bizi diranak maite dituzte egietan. Mesede aundia J aunak emana daukate artua eskuetan. Zorionekuak azitzen ba'ute garbi beren biotzetan. Erri bat dala edo bestia dala, bakoitzak dauka berekin Emalliaren doai aundia zekielakó zer egiñ. Denak dituzte artu-emanak naitasunez elkarrekiñ. Zabaldu eskua zuk ere, ARIZKUN, kristau leialtasunian. Nortasunaren jabetasuna dezu ongi irauzia. . Atsegin zaigu egun aundi au biar dan bezela ospatzia. Irtguruetako erri guztiak 'nai degu gaur poztutzia. Etorri, etorri, erri ontara; zabalik dago atia. Zure karrika txukun oietan ¡aiñ dira bide garbiak ! Zure etxeko balkoi-leioetan xulufrai zuri-oriak. . Ta zuk dituzun loretegietan ainbat arrosa loriak. Zure baratzak emate' ituzte zitu berezi ugariak. Kale-baserri diran errietan on dan ixilltasunian, ordu paketsuak pasatzen dira nekazari lantegian. . Landa, baratza, sagastegiak, intxaur zabala atarían, erreka bertan arbol azpian soñulari marmarrian. ¿Orrelakua al.zera, ARIZKUN, BAZTAN' go erri aitatua? Egundo zure karrik' oietan ez naiz gaur arte izandua. Bañan badakit eder zera:la ontasunian zabaldua. Izen ta izanez goragarria, ongi ta ongi eza:utua. Ez dira erriak perretxekuak bezela nun nai sortuak. Orrela, ARIZKUN, zu ere zaude eta dituzu artuak Egilliaren eskuetatik zorionerako moduak. Ez badituzu ongi zuk zaitzen... ¡izango dira kontuak!. :71

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz