BCCCAP00000000000000000001796
"M.ENDIK DAUZKA INGURUAN" Bazaudete nunbaiten Berako mendiyak. Nunbait Bidaso ibaya, ta erreka ur garbiyak. Ainbat itxe igusgarri ditu karriketan. ¡Zenbat baserri abetsa bazter zabaletan) Orio, nagon erriko exkintxu batetik, Larun mendiya errazki ikusten dakit nik. Bere magalian Bera zabalduta dago. An ni egun batian nintzan onez jayo. Zuk, Jauna, nai izan zendun orrela izada; gaztetasun urtiak antxen iraultzia. Ez ta olako pozik ura zana bañon; gurasu santu artian t'anai arten zorion. Erriko besta ederrez San Estebanetan, Besta Berri ta Egurriz negon zeruetan. Iñautiriyak ere bere zerbait zuten. Mairu izugarriyak izitzen ginduzen. "Glin, glan" gaztañ erriak Urte Zar egunez: "Zingar arráultze" eskian Ortzegun gizenez. "Marautxe bat" eskatzen Santu Guztiyefan". "Ubitxo" egunak ere oroigarri ziran. Jun ziñaten betiko ta oroimen zerate. Eztitan nere arima oratzen dezute. Zuk, Jauna, egun batian "zuaz ortik" diyozu. "Etzaude ongi emen: bertzera jozazu" "Etzaitut nik emen nai: kaltetako dezu. U tzi erri m aitia t'alde egizazu" Eznintzan ni gelditu nai ez ta entzun gogor. Onerajo nun, Jauna, nagi gabe bizkor. ¡O Bera nere erriya, zaitut biyotzian. Negar malkok dijuazkit zugaz oroitzian ! ¡O Bera nere erriya, egiz zeruko ate, agur zure jayetan, ta beste bat arte. 69
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz