BCCCAP00000000000000000001796
Entzun itz abek urrun zeratenak, Ameriketa'n ongi zaudetenak, biar bada Bera'n zer nai dezutenak. ¡Ez izan zekenak! Denen artian egiñ biar dan obra. Laguntza biar du. Ezer ez da sobra. ¡Zeñen aundia erriak izena, beretzat ondra! ¡O BERA erri, beti paketsua, nolkua ziñan ez dut nik aztua. Lengo arria lengo leku berian zimendutua. Karrika berak len zeuden toloitan. Lengo itxia maitiak egitan, ¿Nola nik antzi, nola nik baztertu? Ez iñundikan. Aspaldietan ez naiz ni or bizi. Nire erria biarfuta nun utzi, bañan egundo eta ezergatikan ez det nik antzi. Aunitz jun ziran; bertze asko etorri, denak oidian zorion egarri. Ematen diozu ona zeran Orrek ona ugari. BERA erriya sortu zanetikan, eunka urtiak, oso aspalditikan, danak jun ziran zorion lekura zure eskutikan. Gaur dan e~unez an dauden guztiak ta izango d1ran kristaba berriak, artu 'itzatela edertasunaren argi jantziak. Begiak argi dioten bitartean eulci, Zuk J auna, zure aldamenian. Ez utzi erortzen; ez utzi galdutzen leiza illunean. 67 Bedeinka, J auna, Bera erriko lurrak. Edertu'itzatzu mendi goi gallurrak. Onuragarri izan ditezela iguzki--elurrak. Eman langillia'i eguneko ogiya ta lanetako esku on t'abilla, bixtu adimen eta naimenaren su gar biziya. Sortu umetxuari buru argi t'azkarra lana'i jartzeko errazki bizkarra. Kanpora erritik lana maite eztuna; alde alferra. Gaztek, jolastu zaitezte garbiro. Oitura onak sendotu aburo, eta iraunazi iñoiz galdu gabe tinko, luzaro. Erri eder onek ongi egiñ dezala bere egiñ biarra gizona bezela. Etzala jarri biar diran lanetan bere gibela. Ortako, J auna, sortu Zuk gizonak bidek agertzen direna zuzenak, jakintsu, azkarra, biotz zabaleko onen onenak. Agur BERAKO bazterra ~uztiak aiñ maitagarri ta zoragarnak. Zuen mendietati~ jetxi ditezela esne ta eztiak. Zure egiñ biarra betetzen dezunian; J aunak saritzeri. gogoz zaitunian, izan gaitezeri BERA'tar guztiak zorion betian. Orixe, Aita, eskatze'izut, arren. Ori, Semia, emai~uzu. Amen. Espíritu Deuna, izan zaite beti gurekin emen.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz