BCCCAP00000000000000000001796

56 adiskide bait-zen. Orio'ko Elizan, Udaletxean, Arrantzalien Lagun– artean, ainbeste urtez ari izan den Aldabe jauna! Eguneroko lana, egun bakoitzaren ogia. Munduan bizi izan' da, baiña zerura begi– ratzen; etzuen iñoiz kristau-eziera ukatu; bere azken itza: "ETO– RRI, JESUS, NIGANA". Siñismenez beterik zegon. Euskal-zaleta– suna, berriz, argi dago euskal aldizkari guzietan. Etzan berekoya gure gizona; barneko aberastasuna -besterik etzuen - eman ta za– baldu zun. Arek Orio maite; Orio'k, bai, bera maite ere. Erriaren ordean, Alkate jaunak, etxekoen artean lagundu zion illerrira– koan. Arrantzaleak, beste illetak eratu dizkiote geienak itxasotik etorri-ta gerorako. Bere urrezko eztaietan, nola samurtu zen Parro– kiak eskeñitako omenaldian!. Egun artan, aldarean maiburu, bere erkide beratarra, Donostia'ko Apezpikua, gure Argaya'tar On Ja– zinto maitea. On Jokin Aldabe Joanikotena etzan nolanaiko gizo– na. Kristau zintzoa, euskaldun jatorra, oso langille ona; olakoa zan galdu zaigun lankide ez-aztukorra. Beste.lekuan argitaratzen dugun berak egindako lanetik, lerro bat artuko nuke, nere ustez illobian idazteko egokiena: "ALDERDI ONEZ JANTZIA". Garde'tar Mar– kelin. R.I.P. PENSAMIENTOS Cartas al P. Antonio Zabala, S. J. en Javier. 2-10-1970. Gaur arte egin dituten lan danak, zure esku ipiñi ditut naiz lu– ze naiz /abur, naiz trakets, naizpoliki moldatuak. ¡Ainbat eratako lanak badira zuri bialdu dizkitzutenak ! Ta ara nun oraiñ berriroztik, eman diran Santuaren bizitzak argirazte– ko egarriak. Ez da izango noski deabrukeri edo sorgiñkeriren bat. 12-6-1960. Orrek ez du esan nai, dana bukatu ta alperkeriari denbora ema– ten diotenik, ez eta gutxiago ere. Ementxe nago bakar bakarrik, iñor laguntzallerik gabe. Ez da Euskera eta bere inguruan dabiltzan ainbat gauza txit gora altxako, naiz eta Euskera izan nagusi ta jaun erri itzkuntzaren artian, Erde– ra, alegia. 31-12-1966 "El Bidasoa" mututurazi zuten ezkeroz, ezer asko egiñ gabe. Berriz atia ideki dioten ordutik aurrera, asnas pixka bat artzen det, • ta or dijuazkitzu agiri batzuk. Onak dirala badizkiotzu, artu zure– tzat. Txarra ta exkasuak dirala iduritzen bazizu berriz badakizu nora bota, eta kito.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz