BCCCAP00000000000000000001796

32, -- ¿Zein da erria? --- Orrako Oronotz. --- Ederki. --- Gure laguntza bear ba'zenu lagunduko zindukegu. - Eskerrik asko: bearrik eztet. - Beraz, utziko zaitugu. Baño begira: esan digute sortu dirala bizpiru lapur bidean, oso izukorrak; ta ¿agertzen ba'litzaizkizu? -- ¿Lapurrak? ¿Zuek nora zoazte? - ¿Gu? zu baño aurrerago. Doneztebe'tik deitu gaituzte ta nai genduke araño illun baño len bide au egiñ. -Nik beldurrik eztet; baño zerbait kalte-egin litzadaketen etxera baño lenago. - ; Bai edo ez? zirt-edo-zart: zernai. ·_ Obe da, atozte nerekin. Bien artean natxebillenan enekiela zer egin; baño ikustean nere lagunak itunala ain on, atsegin eta zintzoak, asi nintzayen gogoz erantzuten berdin. Ben:irik zerbait ekartze-arren itzok esan nietenan: "Bai, bai lapurrak niri dirua elidaketé bat-batean atzemango noskí, gizajoak. ¿Badakizute non dedan? - Gonen tartean. -Kia, ez jauna; emen buruko mototsan. Esan besterik egin ez nuen emakumekeri ori, ta biok eldu nintxionaten mototsatik tinki-tinki; ta ango mamia, berreun peseta, zizkidaten ebatsi. Eskerrik asko esan ta gero joan itunan alaiki. -- ¿Ta zer egin zenuen? ~ ¡Zer egingo nuen! Etxera etorn ta ez berriz geigo irten. Emakumea bakarrik ibiltzea txar den, baña diruarekin bi zoritxar baten. ONDARRIBIKO ALARGUNA ¿Ikusi al duzute • itsaso bazterrean Arra tsalde guziro arezko alkian yarri dagun andria? ¿Zer ari ote da an? Orain bortz illa bete gutxi gora beran senarra ito zitzayon izpazter orretan antxe bera zagala senarren aitziñan. Geroztik beltz yantzia ta agurtza (1) eskuan otoizka datorkio bera ikusi nayan. Alarguna: altxa zaite; ez billa itsasuan or eztagon senarra. Zuk maite zenduan notiñaren (2) gorputza arrayak yan zuan, eta bere gogoa (3) goyan da aspaldian Jaungoikoaren betiko atsegintegian. (1). Agurtza - errosarioa. (2). Notiñaren - personaren. (3). Gogoa - anima.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz