BCCCAP00000000000000000001796
280 "URTIAREN LAUGARREN ZATIA" Urriya, Azaru eta Abendua zeñ baño zeñ motzaguak, iguzkia gorde laño gañetik, ta orregatik otzaguak. Etxe inguruan bildurik antxe egoteko gozoguak bildu bai'tuzu zure tranpalluan on diran ainbat frutuak, lur sagarrakiñ, illarra azkarki, gaztañ, mizpir, madariak, arbol sagarra, intxaur ta urra, bazterretako igaliak. Baratzak ere emana dizu bere probetxua eskutara. Atertu alditan atxurrarekiñ zu antxen saiatzen zera. ¡Zenbat baratzki mardul ta onak andik ateratzen dira; urre, zillarrak balio'ituzte! ¡Nun nai sortuko balira! Estima itzatzu beren baliuan. Eman du J aunak onura. Eman eskerrak J aungoikuari. Begirazazu zerura. Garai ontako jai e$unetan, kristau zerala agertu. Ez dutenari, ¡gizaJU aieri! eskua gogoz zabaldu. Zuri, gorria ta beltz diranik, etzaiozu begiratu. Anai bezela ta ez beztela, denak biotzez maitatu. lñor gorrotuz etzazu iraindu; etzazula zokoratu. Maite maian, kristau naian, denak artu ta laztandu. Urtiak ditun egun aundiak, egiz ospagarrienak, Egurritako egunak dira argi bizi digutenak. Eskeñi'izkagun J esus Aurtxuari garbia diran naimenak. Jo zala otzak gogor azalian. Beruan daude biotzak. Mundu illun au argitu zala zure J ainkozko J aiotzak. Urtu ditzala, betik:o urtu, gorrotuaren izotzak.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz