BCCCAP00000000000000000001796
262 UDA BERRI AURRERATUA Ikusi, bai, ta eziñ sinistu aurtengo negu girua. Ordaindu biana izan ezkero, ¡ Balioluke dirua ! Aurten neguak artu du ondo grazizko on dun tirua. ¡ Junadi u'rruti gure artetik; artzak azken ostikua ! Era bat ona ta estimagarri jun zan Otsailla guztia. Esan gentzake izan zaigula egitan gozo ta eztia. Erdia ona ta beste erdia... ¡ ura bildur ta larria ! Eziñ obia bigarren puska. Aitortu zagun egia. Eskerrak zuri, esker ugarik, guztioren izenian, ta urrengo urdan beste ainbeste opa zaiguzu onian. Zu ona izatia aurten bezela ez dator, noski, kaltian. Arpegi alaia jarriko'izugu. Ez gera egongo aserrian. Martxuarentzat egiñ ginitun pronostiku bildurgarrik, tximixt, trumoia, kazkanabarra, aize ta usubillka eurik. Erdia junzan legor-legorra, ta etzun bota ur tantorik. Etzera etorri, lagun maitia, betikua dezun bidetik. ¡ Zeñen atsegiñ begiratzia bazter guztik loraturik ! Loretan daude udare arbolak zuri-zuriz apaindurik. Gerezi, arana, muxilk zugaitzak esposarioz jantzirik. San J ose !ore ori-oriak usai ona zabaldurik ! Bide ontatik jarraitzen badu aurrerantzian Martxuak, laxter ditugu ura eskian belar zelai legortuak. Erreka guztik mar-marra ixilldu, ta ur gabe agortuak. Jaso ditzagun zerurontz danok euri eskian eskuak. Euri ta beste ainbat mesede biar ditugunak irixteko, beti eskian gure Aitari, Bera gutzaz kupitzeko. Onez danian salmo t'abesti esker onak emateko. Zigorra bada, edozer dala... gaixtakeriz damutzeko.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz