BCCCAP00000000000000000001796
242 BERTSO ETA OLERKI, BIYETATIK BANEKI" Usteko dute askok, biar bada, bi gauz berdiñak dirala Itzak osatu ta ongi neurtzian, guztiya ortan dagola. Bertsolariyak agertzen baitu bertso ta bertso ari dala bertsuen oñak ondo bukatzen zuzen ta juxtu dakila. Arrigarrizko etorri bidez dana menderatzen dula. Ongi neurtutako bertso sayuan esan litezke gauz asko batere olerki usai gabiak, legor-legorrak ziaro. Bertsolariyak ari diranian batek ataka ta tiro, entzunlien arten badago poza, ta ez ta izaten an giro. Beste aldetik erantzutian ... ¡zenbat oju, marru, txalo! ¿Nolako gayak ibilltzen dira bertsolariyen ardan? Erriyarentzat mamitsuenak alai ta umore onian. Meza Nagusi entzun aurrena, laxter bazkaltze ,\Urrian, edo ta gero berendu ondoren ortxe illunabarrian, ordun erriya bertsoetarako daukagu bere gloriyan. Izate ituzte motel aldiya piper ta gatzik gabiak. Slialsha biziya ta ur mugituen ditugu jende zaliak. Batzuetan irriz lertu zoriyan altxatzen dira bariak. Batek mortala, bestiak seko, ·a zer nolako aliak! Óero bukatu ondoren biyok egiñgo ituzte pakiak. Bertsolariya ariko balitz bere kisa bakarrikan, naiz eta sartu zeru ta lurrak, naiz eta abestu ederrikan, ez luteke askok alaitutzeko arkituko an gatzikan. Bertso eder ta zoragarriyak egiz izanagatikan, erri geyenak ez du gogozkua, ta jun liteke andikan. Beste bidetik jarraitzen daki oso gozoki olerkarik gela txokuan dagola eta 1ñortxo gabe ixillik, edo menélitan dabillenian Uda-Berriz txoraturik; ikuste itunian negun elurrez bazter guzti zuri-zurik, izotza ta orma, zeru izartu, izate eder maitagarrik. Olerkariya asko t'askótan bakar xamar dagonian, ibilliko da noiz nai igeri neurri gabe zorionian. Badaki iyotzen pensamentua jarriz mendi tontorrian. Ikusiko du J aungoiko aundiya !ore txiki t'apalian. Sartuko re da itsas barrungo betiko arrats illunian. Ixilltasuna maite du egitan eziñ ta geigo olerkarik. Bakartasuna bañon obia etzayo iñungo lagunik. Denbora goxo igarotzeko ez du iñoren biarrik. Bere biyotzian ez dago iñontzat ikusi eziñ pozoyarik. Danak ikusi ta maite ditu. Ortan ez dauka neurririk.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz