BCCCAP00000000000000000001796
24 INAKI LARRAMENDI 'K ALDE EGIN DIGU ATSEDEN TOKIRA. Irakurri det zure ill berri Aguztuen amarrian, Zugaz memori egiña neukan San Esteban egunian. Egun artantxe BERA'ko erriya Beti bezela pozian. Zu berriz urtez karga karga ta Etzanda miñez guztian. Esteban Santuak zeru irikik Arrika il zutenian. Zu ere zerura iua zera Oi batian ill zeranian. Urtek larogei ta sei zinitun Zure bizkarra gañian. Gaztia beti, gazte biotzez, Igar ta urtu azalian. ¡Zenbat urtetan eliza koruan Kantatu dezun gogotik! Eta oraintxe, dudarik gabe, Kanta kantari zerutik. Ariko zera jar goi lekuan Poliki osatzeri olerkik. Zu goi mall artan zorion osuan T-a gu larri aldetik. BERA 'ko erriya aupatu dezu Bertso jori ta ederretan. Ango zelaia, loretegiak J antzi dituzu argietan. Ango politaz latan nagola Egoten naiz ametsetan. Baziok, egiz, zerkiñ txoratu Bertako ambat bazterretan. Zure aurretik BASURKO jauna Egaka jun zan zerura. Zuk zure txandan alde egiñ dezu Justu, zuzenen madura. Bi abeslari erantsi dira Santu guztiyen korura, J aunan aintza betiko kantan Ixilltzen ez dan soñura.. Biok antxetik begi xamurrez Begiratu gure artera. Zabaldu ugari bedeinkapena BERA ta IRUN'go tartera. Ixuri goitik agortu gabe Grazi guztiyen aukera, Egiñ dezagun bide zuzenian Enoitu gabe aurrera. INAZIO LARRAMENDI 'RI Nere adizkide on Larramendik Garbi idatziz euskera, Bertso batzutan esaten digu "Zeñen pollita den BERA", Iruditzen zait lagun maitea Zuzen mintzatutzen zera, ¿Ori dan baño pollitagorik Beste bat iñun ote da? Alde batet!.k apaingarritzat Or dago Larun mendia, Berax1ago zelai artean Dator B1daso ibaia, Etxe guziak txuri-txuriak Erri txukun ta garbia, Oiez gañera, nun arkitzen da Ain jende on da alaia? Ez naiz arritzen apaiz kanpotar Batek, BERA maltatzea, Ez naiz arritzen arken orduan Txoko ori berextea, Ez baida errex nunai arkitzen Or daukazuten pakea, Ta alkarganako anaitasuna Maitasun goxoz hetea. Ain maite dezun txoko orretan Luzaroko osasuna, Au da Basurko'k biotz barrendik Egitan opa dizuna, Ongi dakit nik, erri guzian Begikoa zaituztena... ¿Eta nola ez? Zu izanikan Ain gizon on da zuzena.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz