BCCCAP00000000000000000001796
232 JAtrNGOIKUAK ESTUTU, BAI, BANAN ITO EZ. Aspalditxotik legortiaz ditut lerru luze idatziyak. Beste aldera biyurtutzeko dauzkat itzak ikasiyak. Nola aundiya izan badaere, lixatu itun lokarriyak... , ta nola Apilla zoragarriyak bota dizkigun euriyak. Apirill illak badaki ongi ustutzen eurik millaka, ta danen arten bete bakarrik, ontzi txiki edo barrika. Aurten azkarki egiñ du euriya grazi onez t'usubillka. Lur aldek danai emana dauka eziñ obia besarka. ¡Nola bixitu diran bereala landariak baratzetan ! ¡Nola itsatsi zaizkigun lorek ainbat arbol adarretan! Aurtengo urtian izango degu ederrikan emaitzetan. Ez da entzungo manyataretan gose bildur marrurikan. Euriya ondoren gure eguzkik dis-dis egiten du argi. Uda-Berriko aize legunak lurrak ballakatzen daki. Oraintxe apañez jantzi ta daude elorri !ore ta sasi. Sasi barruan gordian daude ainbat txoriyaren kabi. Euri, aizia t'eguzki argiyak nastuta irutasunian, osatzen dute guzti-guztiya beren betetasunian. J aungoikuen naya agerJzen zaigu zabalduta lur gañian. Gorde dezagun Beraganako naitasuna biyotzian. Aurtengo loria ikusgarriya izan da frutu arboletan. Promesa ona artuak gaude: sartu zaigu begitikan. Iraun dezala grazi onian bota gabe arririkan. T'ez deila arrotu aurtengo uda– ego aize erorikan. / ran. Estutu gaitu legortiarekiñ mereziya gendulako. Biar bada otza t'esker gabiak Beretzat gu geralako. Egiñ dezagun otoitz apala gure alde jokatzeko. Aita on bat da, t'ez daga, noski, gorrotuz gu itotzeko.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz