BCCCAP00000000000000000001796

22 BERA 'TAR AGITZ MAITE DEGUN 11"1/AKI LARRAMENDI ' REN ESKUTITZARI ERANTZUN APAL ETA MAITEKOR BERO-BERO BAT. Igeska urtiak uste gabian Aunitz igaro zaizkigu. Larogei ta bi bete dituzu; Nik irurogei eta iru. Nire erria, BERA erriaz (antxenjaio nintzalako) Urruti andik biziagatik, tz naiz iñoiz ni antziko. J aungoikuak ala nai izan eta Gaztetik atera nintzan. Nere kabia emen jarri nun Kantabri itsasuaren ertzean. Urte zerrenda ORIO errian, Ogeita amaseitarako, Bake betian kunplitu zaizkit, Ta ez naiz damu egundaño. J aungoikua zuzen beti ibilltzen Zaigu bere bidetikan. ¿Zeñek errango luke orduan Nire ertera andikan? Askotan ditut gogoz oldosten Nire erriko berriak. Erriko bestak, Eguerri eguna. Ta baita BESTA BERRIAK. Egun batian "EGAN" letu ta Arriturik ikusi nun, "EL BIDASOA" euskeraz lerruak Nola eskribitzen zitun. Gauz ona zala ta bere egarriz, Zabal atia ikusita, Ixurtzen ditut biotz barrundik Berri asko apainduta. ¿ Gozo zaizkitzu? Edan, Ikañi, Iturri garbi onetatik. Jaungoikua beti lagun dalarik Segituko det gogotik. Beti denari sagar ornua Atsegiñ zaigun bezela, Zu ere ala egi-egitan Maitekor ta ona bazera. "EL BIDASOA'K "dion bezela, "zartuagatik gaztia". Uda-Berriko loria zera. On zaigu ori aitortzia. Urteak bizkarrian bañan indartsu Dezu arima bizkorra, Ez zoritxarrez askoren eran Zimur, igartu ta idorra. Zuk nai zenduke iru lagunak Elkarrekin gertatzia BERA'ko Besta maitagarritan. ¡Askotxo da eskatzia!. Eskatu zazu otoitza bidez Elkarrekin izatia Betiko egizko atsegin ártan. ¡Orixe nai det, rnaitia!.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz