BCCCAP00000000000000000001796
ERLAS - TXORIYAK Egun batian nengualarik Etxeko aldamiyuan Bi erlas-txori polit-politak \ J arri zaizkidan albuan . Bizi lekua eskatzen zuten Euren izkuntza mutuan Nere baimena agertu niyen Ulertutzeko moduan Beren kabiya egiñ zezaten Biyok nai zuten lekuan. Nere baimena bazeukatela Igarri ziyotenian Leku polita autatu zuten Goiko soliba batian Iltze aundi bat sartua zegon Ez ortarako ustian Erlas-txoriak konpondu ziran Bixok elkarren artian Kabiy a egiten jarraitutzeko Iltziaren babesian. Egun sentían asi ziraden Bere kabiya egiten Lur ezea ta belar legorra Mokuetan zekarkiten Lendabizi bat gero bestia Biyak ipintzen zituzten Zein lendabizi ta zein bigarren Etzan iñori galdetzen On¡si ikasiy ak etorri zira;,1 Ma1su bearrik etzuten. Amar egunez bukatu zuten Asitako lantegiya Belar ta lurraz egiñagatik Gelditu zan egokiya Umetxuentzat iduri zuen Zakartxo eta bustiya Bañan guraso maitagarriyak Ondo zekiten guztiya Barren aldia jarri ziyoten Egasti lumaz jantziya.. Etxe berriyan zeramakiten Illabete eskasian Bost ume txiki a¡:¡ertu ziran Kabitxuaren ertz1an Ao zabalik gora begira Beti zerbaiten eskian Aita ta amajana ·,<arrayo Egun bat eta bestian Zenbat jorrada e¡sin zituzten Bostak azi bitart1an. Ume txikiyak aunditu ziran Luma zeukaten ugari Bizkarra urdin distiratua Aurre alde dana txuri. Aita ta ama pozez beterik Burni ariyan kantari Neroni ere alaitzen nintzan · Begiratzian ayeri •Al nun guztiya egin niyoten Guraso ta umieri. Egun batian egatL ziran J ayo ziraden kabitik Alai zabiltzan etxe onduan Bat bestiaren ondotik. Geroago ta urrutiyago Utzi zuten sorlekutik Azkenerako nonguak ziran Juan zitzayen burutik Ez esker onik ta ez adiyo Alde egin zuten erritik. Txori auekin gertatu zana Gerta ez dedin gurekiñ Entzun zazute buru argiyaz Eta biotz onarekiñ Mesede asko artu ditugu Zenbatsu diran n-:irk jakiñ? J aungoikuagandik gurasoetatik Lagun urkoatik berdiñ Mesede oyek ordaindutzeko Egiñ dezagun alegiñ. 19
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz