BCCCAP00000000000000000001796

18 Utzirik tristura, Yartzen naiz guztura Gure goiko J aunaren Agindura. Zeruan sartzia Atsegiñ artzia Dena gozotasunaz Betetzia. Otoitz bat Aitari Zeruko J aunari Nere esille eta Yabian. Eldu zait denbora J uateko zerura, Aita betikuan Ingurura. Animak bakia, Gorputzak asia, Beti-beti ongi Bizitzia. Begira Berari Arpegiz arpegi Betikotasuna Izan bedi. GUTXIKIN POZTU ZAITIA Gaztetxo arro bateri Abestiyak dizkat jarri Buruaren apalgarri. Gogo ariñak zer dakarren Ikusten ditugu sarri, Gaztetan farra ta firri Ondorian naiko larri Zartzaroan negargarri. Suge zitalak larretan, Kurkulluak baratzetan, Zomorro beltzak loretan. Sortzen zaizkigun bide-gabiak Etxe txiki ta aundiyetan, Gora-berak sendietan Gaxotasunak askotan J artzen gaituzte neketan. Negu gogorra igaro, Uda berriya baoago, Uda zabala nayago. Zure gogua ongi nayakiñ Beti ametsetan dago. Diru billa zabiltz oero, Osasuna da lenago, Gauza oberik eztago. Osasuna badaukazu Esker ona egiyozu, Noizbait urrunduko zaitzu. Ludi onetan gazi ta gozo Ondo nastuak dituzu, Gozo ta utsa nai badezu Emen bian eztaukazu, Gayan arkituko dezu. Nere entzule maitia, Zorionaren zalia Entzun, zar bati;m ustia. Alperrik dezu diruarekiñ Ametsetan egotia, Ola juango da astia, Illaoete eta urtia, Gutxikiñ poztu zaitia. ZERUKO AMARI ATOITZA Agur Ama maitia Arreri adizazu Zure semia naiz ta Bedeinka nazazu., Agur Ama maitia Arren adizazu Zure semia naiz ta Bedeinka nazazu. Agur biotzeko au Ontzat ar zazu... Agur Ama neria Laguntza idazu Erortzeko beldur naiz Esku emaidazu. Ama maitagarriya Ainbertze egizu Zurekin izango naiz Ziñez nai banazu.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz